Kaiolako galeper tiraketa egingo dute maiatzaren 18an, Izarre Jandalon

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 11a, 10:00
(Argazkia: Cazaworld)

Hurrengo zapatuan, maiatzak 18, Gipuzkoako Kopari dagokion kaiolako galeper tiraketa egingo dute Izarre Jandaloko zelaietan.

Maiatzaren 18an, zapatua, Kaiolako Galeper tiraketa egingo dute Azkoitian, Izarre Jandaloko zelaieta. 09:00etatik 12:00etara entrenamendu saioa egingo dute. Gipuzkoako Kopari dagokion txapelketa izango da, proba puntuagarria 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era egingo dute.

Orion Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatu du txapelketa. Jakinarazi dutenez, federazio lizentzia eskatuko dute txapelketan parte hartu ahal izateko. Izen ematea 30 euro izango da. Beteranoek 24 euro orainduko dute. Junior mailakoek, aldiz, 18 euro ordainduko dute txoriengatik, baina txapelketan lehiatu nahi badute hamabi euro ordaindu beharko dute. 1.500 euro banatuko dituzte, besteak beste, sarietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide