Maria Gloria Larrañaga zoriondu du Udalak 100. urteurrenean

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 9a, 16:42
Maria Gloria eta Zubizarreta alkatea. (Argazkia: Udala)

Maria Gloria Larrañaga Iturbek 100 urte bete ditu gaur, eta Azkoitiko Udalak zoriondu egin du Javier Zubizarreta alkatearen bitartez.

Javier Zubizarreta alkateak zoriondu egin du Gloria eta omenaldi gisa, Udalaren eta herritarren izenean, lore sorta eta oroigarri bat eman dizkio. Irribarretsu eta zoriontsu agertu da Gloria, Otarren. Familia giroan gozo-gozo ari da ospatzen eguna.

Maria Gloria Larrañaga, familiako kideekin Otarren.

Maxixatzenek ere zoriondu du Maria Gloria Larrañaga goizean, eta erantzun gisa honako bi argazki hauek bidali dizkio:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide