Lur gaineko sokatira txapelketa jokatuko dute zapatuan, Trenbidearen Zumardian

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 9a, 13:00
Iaz jokatu zuten sokatira txapelketako irudia. (Argazkia: Maxixatzen)

Datorren zapatuan, maiatzak 11, Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa jokatuko dute, Trenbidearen Zumardian.

17:00etan hasita, Euskal Herriko Lur Gaineko 680 kiloko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute, Trenbidearen Zumardian. Sei taldek parte hartuko dute lehian; Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A eta Gaztedi B taldeek.

Hiru zapatu jarraian jokatuko dute txapelketa, eta hiru saioak 17:00etan hasiko dituzte. Berriatuan jokatu zuten txapelketaren lehen jardunaldia, joan den asteburuan. Datorren zapatuan, Azkoitian jokatuko dutena bigarren jardunaldia izango da; azken jardunaldia eta finala, berriz, Deban jokatuko dute, maiatzaren 18an. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide