Abian da Udaltzaingoko bi agente plaza betetzeko hautaketa prozesua

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako agente kategorian lehiaketa-oposaketa sistema erabiliz eta txanda ireki bidez, 270 plaza betetzeko hautaketa prozesua abiatu du. Deialdiaren baitan eskaintzen diren bi agente plaza Azkoitiko Udalari dagozkio eta Azkoitian lan egiteko dira. Interesatuek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 20ra bitartean.

Eskaera Arkauteko Akademian egin beharko da, honako lotura honetan.

Azkoitiko Udaleko Udalbatzak, 2019ko martxoaren 27an egindako ohiko bilkuran Azkoitiko Udalaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko hitzarmena izenpetzea onartu zuen, besteak beste, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozesu bateratuen kudeaketarako.

Ikusi deialdia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide