Ostiralean hasiko gara banatzen maiatzeko alea

Ostiralean hasiko gara banatzen maiatzeko alea

Ostiralean, maiatzak 10, hasiko gara banatzen maiatzeko Maxixatzen aldizkaria. Azalera udal hauteskundeen inguruko orria ekarri dugu. Egun Udalean ordezkaritza duten alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditugu.

Horrez gain, Nuarbeko sokatira taldeko kideak eta Ione Zuloaga Muxika elkarrizketatu ditugu. Luis Larrañaga Mendizabal 'Axiri'-k, berriz, Azkoitiko demografia datuak bildu ditu. Atal nagusi horiez gain, hilabetea argazkietan jaso dugu eta Asier Garate Erniarraitzeko kideak Aste Santua gaitzat hartuta bi bertso egin ditu. Hileko argazkixe, iritziak, Komunitatien leixue, jolasak, Maxixatzen maxixatuiez orria, maiatzeko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berrian. Hona hemen azala:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide