Isidro Erretegia irabazle Urtiaren aurkako idi apustuan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 6a, 10:51
(Argazkia: Ibon Errazu)

Isidro Erretegiak irabazi du Urtia baserriko idi parearen aurkako apustua. Ipintza harriarekin 38 itzuli egin zituzten Urtiako idiek; Isidro Erretegiko idiei bi minutu eta erdi sobratu zitzaizkion Urtiako idien lanak hobetuta.

Atzo, igandea, Idi apustua jokatu zuten Gurea probalekuan. Isidro erretegiarekin itzain lanetan aritu ziren Aitor Olarrea eta Asier Alegria; idiek 45 kiloko gainkarga izan zuten. Urtia ordezkatzen, berriz, Ander eta Jakoba Tubilla aritu ziren; idiek 87 kiloko gainkarga izan zuten.

Ipintza harria erabili zuten bi etxeetako idiek, eta Isidro Erretegiak irabazi zituen jokoan zeuden 3.000 euroak. Urtiak 38 bira eman zituen Gureako probalekuan; Isidro Erretegiak, aldiz, lehen idi parearen marka hobetu zuen, eta gainera, bi minutu eta erdi sobratu zitzaizkion.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide