Brontzezko domina lortu du Jone Zabaletak Espainiako Unibertsitate Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 6a, 12:15
Jone Zabaleta, eskuinean, dominarekin.

Joan den asteburuan Castellon jokatutako Espainiako Unibertsitate Txapelketan brontzezko domina lortu du Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak.

Apirilaren 28an Kataluniako Unibertsitate Txapelketa irabazi eta Espainiako txapelketan parte hartzea irabazi zue Jone Zabaleta lasterkari azkoitiarrak. Atzo, igandea, brontzezko domina lortu zuen Castellon (Herrialde Katalanak) jokatutako Espainiako Unibertsitate Txapelketan.

1.500 metroko proban parte hartu zuen Zabaletak, eta 04:34:87 denboran lortu zuen proba burutzea. 2019an Espainia mailan lortutako bosgarren domina jaso zuen azkoitiarrak Castellon. Datorren asteburuan Ohorezko Ligako 1.500 metroko proban parte hartuko du korrikalari azkoitiarrak, Donostian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide