Oinarrizko gitarra ikastaroa, Urtzi Azkueren eskutik

Maiatzaren 15ean hasita, gitarra ikastaroa eskainiko dute asteazkenero, Elkargunean.

Urtzi Azkue irakaslearen eskutik, kitarra ikastaroa egingo dute Elkargunean. Maiatzaren 15ean, asteazkena, egingo dute lehen saioa. Uztailaren 17ra arte, asteazkenero, 19:00etatik 20:30etara, hamar saio egingo dituzte; uztailaren 17koa izango da ikastaroko azken saioa. Antolatzaileek jakinarazi dute ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izango dela norberak bere gitarra eramatea. Informazio gehiago lortzeko joan Elkarguneko harrerara edota deitu 943 85 25 44 telefono zenbakira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide