Dantzari txikiak eguneko protagonista

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 5a, 14:10

Eguraldi bikainarekin, Azkoitiko XLV. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute gaur, igandea, 200 bat lagunek. Kandiola, Bizkargi eta Txalkor taldeak atera dira herriko kaleetara euskal dantza eta musika doinuak eskaintzera.

Julio Urkixo Etorbidean egin dute bilkura, eta handik hasita euskal dantzak, trikitixa eta txistu doinuak ikusi eta entzuteko aukera izan da kalean eguerdira bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide