Gaztetxoen bertso sortak entzuteko aukera 'Gu ere bertsotan' jaialdian

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 3a, 11:57

Datorren asteartean, maiatzak 7, izango da 'Gu ere bertsotan' jaialdia Baztartxo antzokian. 18:00etan hasiko da ikuskizuna, eta guztira 186 neska-mutilek parte hartuko dute aurtengo edizioan. Floreaga Ikastetxeko LH5 eta 6ko 106 ikasle eta Azkoitia BHIko DBH1eko beste 80 ikasle igoko dira oholtza gainera.

Ekitaldia irekia izango da, beraz, doinu, neurri eta errimez gozatzea gustuko duen edonor bertara daiteke, ikasle, irakasle eta gurasoez gain.

'Gu ere bertsotan' Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean daramaten proiektua da, 2008-2009 ikasturtetik hona. Irati Artetxek zuzendu ditu aurtengo ikasturteko saioak eta ikuspegi pedagogiko batetik, nagusiki lau arlo lantzen dira: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide