Hitzaldia eta ate irekiak Xabier Munibe haurreskolan

Haurreskolako ikasleak. (Argazkia: Xabier Munibe haurreskola)

Xabier Munibe haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du maiatzaren 7an, asteartea, 18:00etan. Haurren elikaduraren inguruko hitzaldia ere antolatu dute.

Xabier Munibe haurreskolak ate irekiak egingo ditu maiatzaren 7an, asteartean, 18:00etan, euren eskaintza ezagutzera emateko xedez. Matrikula epea maiatzaren 2tik 10era egingo dute. Halere, jakinarazi dute matrikulazioa urte osoan zabalik dagoela.

Halaber, elikadurari buruzko hitzaldia egingo dute datorren astelehenean, maiatzak 6. 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan egingo dute solasaldia, 0-3 urteko haurren elikadurari buruzkoa. Libe Garmendia dietista-nutrizionista izango da hizlaria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide