Maxixatzenen zozketak

'Zoaz pake santuan' antzezlanerako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko api. 30a, 16:54

Datorren zapatuan, maiatzak 4, Baztartxo Antzokian 'Zoaz pake santuan' antzezlana eskainiko dute. Ikuskizuna zuzenean ikusteko, lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko ditugu maiatzaren 3an, ostirala.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Zein dira 'Zoaz pake santuan' antzezlaneko bi protagonistak?

 

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, maiatzaren 3aren aurretik. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean bertan jakinaraziko dugu Webarruen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide