'El libro de imágenes', 'Terra Willy' eta 'La pequeña Suiza' filmak, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 1a, 10:00
'La pequeña Suiza' filmaren irudietako bat.

Asteburuan hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo Antzokian: 'El libro de imágenes', 'Terra Willy' eta 'La pequeña Suiza'. Filmen ordutegiak ohikoak izango dira, baina zapatuan ez da emanaldirik izango 'Zoaz pake santuan' antzezlana dela eta.

Ostiralean 'Leto' filma ziren ematekoak, baina hilaren 24ra atzeratu dute Matadero Ekintzakeko antolatzaileek. Film horren ordez, 'El libro de imágenes' zine forumari dagokion filma eskainiko dute ostiralean, 22:00etan, Baztartxon. Zapatuan ez da film emanaldirik izango 'Zoaz pake santuan' antzezlana dela eta.

Igandean, 17:15ean 'Terra Willy: planeta ezezaguna' haurrentzako filma emango dute, eta 19:30ean, 'La pequeña Suiza' helduentzako filma. Astelehenean, ikuslearen eguna, emango dute bigarren aldiz 'La pequeña Suiza' filma, 20:00etan. Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

'El libro de imágenes' filma

'Terra Willy: planeta ezezaguna' filma:

'La pequeña Suiza' filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide