Oriora eta Aginagara egun pasa antolatu du Plaza Ondo elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 30a, 12:20
Orioko portua. (Argazkia: turismovasco)

Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko kideek egun pasa egingo dute maiatzaren 23an, osteguna. Orio eta Aginaga bisitatuko dituzte urtero egin ohi duten irteeran.

Orio eta Aginaga bisitatuko dituzte maiatzaren 23an Azkoitiko erretiratuek. Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera antolatu du, eta parte hartzeko bihar, asteazkena, irekiko dute izen emate epea. Maiatzaren 16ra arte egongo da izena emateko aukera Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko bulegoan; bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute.

Irteeraren xehetasunak

10:30ean izango dute irteera ordua, Aizkibel liburutegiaren alboko autobus geltokian, eta 12:00etan meza abestua jarraitzeko aukera izango dute Orion. Meza amaitutakoan, denbora librea izango dute eta 14:30ean Aginagako sagardotegi batera joango dira bazkaltzera. Bazkalostean, musika talde batek girotutako erromeria egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide