Ostiralean hasiko dira Santa Kutz auzoko jaiak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 30a, 08:32

Santa Kutz auzoan jaiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera bitartean. Asteburu osoan zehar izango da festa Laja jatetxean.

Santa Kutz auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan. Ostiralean, maiatzak 3, hasiko dira auzoko jaiak ospatzen. Goizean hamarretakoa egingo dute auzotarrentzat, eta 19:00etan, rock kontzertua izango da. Zapatua, maiatzak 4, afaria egingo dute 20:30ean hasita Laja jatetxean. Afalostean, berriz, Laja II.a eta Narbaiza trikitilariekin erromeria egingo dute. Igandean, 12:00etan, ume jolasak egingo dituzte eta 18:00etan Zelailuzeren zezentxoak eta pottokak aterako dituzte Laja jatetxe aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide