Jaietan murgilduta jarraitzen dute Floreagan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 28a, 13:23

Festetako hirugarren eguna dute gaur, Floreagan. Giro bikainean ari dira ospatzen auzoko jaiak.

Atzo, zapatua, bolo eta eskoba txapelketa, arkume jana, erromeria eta gazte gaua egin zituzten Floreagan, eta gaur festetako hirugarren egunean murgildu dira. Auzoan hildakoen aldeko meza egin dute gaurko egunari hasiera emateko, eta ondoren VI. Patata Tortilla Lehiaketa egin dute. Ondoren, trikitilariek lagunduta poteoa egin dute auzoan bertan.

Arratsaldean jarraituko du festak, eta txikienentzako jolasak izango dira. Puzgarriak eta apar festa egingo dituzte 15:00etan. 18:00etan, berriz, buruhandiak auzoko kaleetara aterako dira.

Argazkiak: S. Mangas eta Maxixatzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide