A28 Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Azkoitiarren %42,61ak eman du botoa, 14:00etan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 28a, 14:23
Herritar batek Ikastolan eman duen botoa. (Argazkia: Maxixatzen)

09:00etatik ari dira bozkatzen azkoitiarrak, eta 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak zabalik. Jende ugari ikusi dugu herriko lau hauteslekuetan. Parte hartze handia ari da izaten. 14:00etako datu ofizialen arabera, 3.615 herritarrek eman dute botoa Azkoitian.

8.484 azkoitiar daude Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko deituta. Bost ordu bete dira hauteslekuak ireki dituztenetik, eta herritar ugari ikusi dugu eskoletan botoa ematen.14:00etan egin dute parte hartzearen lehen zenbaketa, eta oraingoz 3.615 azkoitiarrek eman dute botoa, erroldaren %42,61ak. Espainiako Gobernuak ere eman ditu parte hartze datuak, %41,49k eman du botoa. Dena normaltasunez doala adierazi dute Azkoitiko eskoletako arduradunek. Espainiako Kongresurako eta Senaturako botoa emateko aukera 20:00ak arte egongo da.

Eskolaz eskola, ondorengoak dira 14:00ak arteko parte hartze datuak:

Elkargunea: 952 boto

Ikastola: 980 boto

Liburutegia: 878 boto

Torre Zuri: 805 boto

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide