Danbor hotsak ozen herriko kaleetan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 27a, 20:21

Azkoitiko umeen danborrada ozen entzun da herriko kaleetan. Gogotsu aritu dira herriko txikienak danborrak astintzen. Balda plazatik herriko plazarako bidea egin dute neska-mutilek, baina eliz ataritik zeharkatu direneko irudiak bildu ditu Maxixatzenek bideoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide