270 haur, danborren erritmora

Maxixatzen.eus 2019ko api. 27a, 19:57

Euria, ateri, egin edo ez egin, baina azkenean umeen danborrada egitea erabaki dute antolatzaileek. Gehienek danborra jo badute ere, karrozan, gastadore, kantinera zein zuzendari postuak hartu dituzte gaurkoa parte hartu duten 270 neska-mutilek.

17:30ak puntuan zirenean entzun dira lehen danbor hotsak Balda plazan, eta hiru pieza jo ondoren Santa Klara aldera abiatu dira. Handik Trino Uriara abiatu da danborrada, eta Plaza Berri zeharkatuta herriko plaza nagusira iritsi dira guztiak. Entseguetan ikasitako abesti guztiak eskaini dizkiete plaza goraino bete duen ikus-entzuleei eta ondoren merienda Gurea pilotalekuan egin dute. Iaz ez bezala, eguraldiak uneoro errespetatu du umeen lana eta aurreikusi bezala egin dute ibilbidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide