A28 Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Espainiako hauteskundeen emaitzak Maxixatzen.eus-en

Maxixatzen.eus 2019ko api. 28a, 12:07
Hauteskunde plataformaren azala.

Maxixatzen.eus-ek, azken hauteskundeetan egin izan duen bezala, jarraipen berezia egingo du gaur, Espainiako Gorteetako hauteskundeetan. Kongresurako zein Senaturako hauteskundeetan Azkoitiko herritarrek emandako botoen emaitzak jarriko ditu webgunean.

Gaur, apirilak 28, Espainiako hauteskunde orokorrak dira, eta Maxixatzen.eus-ek egun osoko jarraipen berezia egingo du. Igande gauean, gainera, Azkoitiko emaitzen berri emango du. Aurrerantzean horretara egokitutako hateskunde plataforman bilduko ditu datu guztiak Maxixatzenek eta grafiko zein taula bidez emaitzak ahalik eta ikusgarrien eta ulergarrien azalduko ditu.

Ikusi A28ko emaitzak.

Ezagutu Maxixatzenen hauteskunde plataforma.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide