'Soinujolearen semea' eta 'El niño que pudo ser rey' filmak asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko api. 24a, 10:01
'Soinujolearen semea' filmaren irudietako bat. (Argazkia: Soinujolearen semea)

Asteburuan 'Soinujolearen semea' eta 'El niño que pudo ser rey' filmak ikusteko aukera izango da, Baztartxo Antzokian.

'Soinujolearen semea' Fernando Bernuesek zuzendutako filma da, Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutakoa. Eneko Sagardoy, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson eta Miren Arrieta aktoreek hartuko dute parte, beteak beste. Aste honetan Baztartxo Antzokiko pantailan emango dute euskal filma. Eleberriak kontatzen duen istorioan, David hilzorian dago, eta Joseba, txikitako laguna, azken agurra ematera joan da Kaliforniara. Biak ETAko kideak izan ziren Francoren diktaduraren azken urteetan, eta Davidek herritik alde egin behar izan zuen, kideek arbuiaturik. Orain, aspaldiko lagun horiek egiari aurre egin beharko diote, azken topaketan.

Ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan eskainiko dute filma. 'El niño que pudo ser rey' filma, aldiz, igandean 17:00etan emango dute.

Ikusi bi filmen aurrerapen bideoak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide