Ohiko udalbatzarra egingo da asteazkenean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 23a, 09:45
Azkoitiko Udala.

Asteazken honetan, apirilak 24, Udal osoaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura aretoan. 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute.

Besteak beste, hizpide izango dituzte Malkorbide kalearen izendapena, kreditu aldaketak eta 2020ko Azkoitiko udalerriko tokiko jaiegunak. Irakurri gai zerrenda osoa:

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.

2.- Azkoitiko Hiri Antolaketako Araudien Testu Bateginaren 4. aldaketa zehatzaren, lurzoru urbanizaezinari eta araudi orokorraren testu bateratuari dagokiona, behin behineko onespena.

3.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakiko espedientearen onespena.

4.- Intsausti Jauregiaren zati baten erabilera Iraurgi Lantzen, S.A.ri lagapeneko-baldintzen zuzenketa onestea.

5.- Malkorbide kalearen izendapenaren onespena.

6.- 2020 urteko Azkoitiko udalerriko tokiko jaiegunak zehaztea.

7.- Udala, Elkargune eta San Egoitzaren 2018ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.

8.- Behin betiko onespenen berri ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide