Jendetza batu du Ostiral Santuko prozesioak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 19a, 19:27

Ostiral Santu egunez, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna eta prozesioa izan dira gaur Azkoitian. Urtero bezala, prozesioan hainbat herritar atera da, musika bandak lagunduta, eta hura ikusten ere jendetza izan da kalean. Erramu Egunean bezala, errefuxiatuei elkartasuna adierazi nahi izan diete gaurko prozesioan ere, eta horretarako, asto gainean zihoan Jesus haurrak salbajantzia eraman du soinean. 

Bigarren prozesioa gauean izango da, ohiko moduan Kale Nagusitik barrena, 21:30ak aldera. 

Miel Oñederra, prozesioan

Miel Oñederra, urtero bezala, 18 urte ingururekin egin zuen santuaren atzean ibili da gaurkoan ere.
Santu eramaileekin eta familiakoekin gaur ateratako argazkiak:

Argazkiak: Ibon Errazu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide