Aste Santuan murgildu da Azkoitia

Maxixatzen.eus 2019ko api. 18a, 09:58
Iazko prozesioko irudi bat. (Argazkia: Maxixatzen)

Aste Santua bete-betean sartu da, eta gaur eta bihar izango dira ekitaldi erlijioso garrantzitsuenak herrian. Halere, ekintza ugari izango da Azkoitian, datozen egunetan.

Ostiral Santuko prozesioak dira Azkoitiko ekintza erlijioso garrantzitsuenak, baina datozen egunetan hamaika elizkizun, meza eta bisita gidatu izango da herrian. Ikusi, gaurtik igandera bitarteko egitaraua:

Ostegun Santua, apirilak 18

12:30ean, bisita gidatua parrokian. Parrokiako eta Aste Santuko irudiak eskainiko dituzte.

17:00etan, meza Santa Klarako elizan.

19:00etan, Jesusen Afariaren Ospakizun Meza, parrokian. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du elizkizuna, ETB1 katean.

21:00etan, otoitzaldia. Gau Gurtza egingo dute.

 

Ostiral Santua, apirilak 19

09:00etan, Eliza irekiko da gogoetarako eta bisitarako.

11:00etan, gurutze bidea.

12:30ean, bisita gidatua Azkoitiko gune historikoan. Parrokia aurretik abiatuko da.

16:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna, Santa Klarako elizan.

17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren Ospakizun meza. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du elizkizuna, ETB4 katean.

18:30etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren Ospakizun prozesioa.

21:30ean, Hilobirako Prozesio Santua.

Pazko bezpera, apirilak 20

12:30ean, bisita gidatua, Intsausti Jauregian.

21:00etan, Pazko Gaubeila parrokian. Berpizkunde meza.

 

Pazko Igandea, apirilak 21

11:00etan, Pazko Igandeko meza. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du elizkizuna, ETB1 katean.

12:30ean, Bisita gidatua 'Inaziotar Azkoitia', Balda plazatik abiatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide