A28 Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

EAJk irabazi ditu Espainiako Gorteetako hauteskundeak Azkoitian

Maxixatzen.eus 2019ko api. 28a, 21:00

EAJk irabazi ditu Azkoitian Espainiako Gorteetako Hauteskundeak. 2.524 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, 1.780 EH Bilduk, 799 Unidas Podemosek, 766 PSE-EEk eta 148 PPk. Parte hartzea handia izan da; 2016an baino 11 puntu altuagoa izan dute gaurko hauteskundeek.

Parte hartzeak nabarmen egin du gora %74,19ak eman du botoa Azkoitian —2016an %63,22—. EAJk irabazi ditu Azkoitian Espainiako Gorteetako Kongresuko hauteskundeak, botoen %40,30ekin. EH Bildu izan da bigarren indarra %28,42rekin eta Unidas Podemos hirugarrena, %12,76rekin. Laugarren indar bozkatuena PSE-EE izan da %12,23rekin. Hona hemen gaurko emaitzak grafiko bidez irudikatuta:

 

 

Alderaketa, 2016ko datuekin

Parte hartzea handia izan denez, ia alderdi guztiek egin dute gora, baina behera Unidas Podemosek —446 boto galdu ditu— eta PPk —124 boto galdu ditu— egin dute. 2016ko hauteskundeetatik Azkoitian boto gehien irabazi duen alderdia izan da EH Bildu; 526 boto irabazi ditu koalizio abertzaleak. EAJ izan da boto gehien irabazi duen bigarren alderdia, 510 boto gehiago eskuratuta. PSE-EEk ere gora egin du; 276 boto gehiago lortu ditu. Hona hemen grafiko bidez gaurko hauteskundeen eta 2016 ospatu ziren hauteskundeen alderaketa:

(Goian 2019ko datuak, behean 2016ko datuak)

Ikusi emaitzak gure plataforman.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide