Munibe Taldea elkarrizketatu dute Kontrako Eztarrixe irratiko 'Kro-kronikak' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 16a, 15:10

Zakel historialarien agenda arazoak tarteko eta Zalto bitartean pixkat entretenitzeko asmotan, saio berezia antolatu dute Baldako Jentillek eta 'Mamo' zakelak Kontrako Eztarrixe irratian. Asmoa da 'Kro-kronikak' saioan «herriko historiarekin hartu-emana duten herritarrak elkarrizketatzea».

'Kro-kronikak' saioaren lehen atalean, Munibe taldeko kideak izan dituzte bisitan. Juan Mari Arruabarrena, Jesus Larrañaga eta Javier Alberdik, Munibe taldearen berri eman dute. Kobazuloetan barna hainbat aurkikuntzen berri emateaz gain, euren lana hobeto ezagutzeko eta baloratzeko aukera izan da lehen saioan. Hurrengo Zaltoa maiatzean izatea espero dutela azaldu dute.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide