Asteazkenean irekiko dute Altzibar eta Jausoro arteko zubia

Maxixatzen.eus 2019ko api. 16a, 10:42
Jausoro eta Altzibar arteko zubia. (Argazkia: Maxixatzen)

Bihar, asteazkena, irekiko dute Altzibar eta Jausoro auzoak elkartuko dituen zubia. Azken ukituak eta prestaketak eginda, prest da zubia bihar irekitzeko.

Bihar, apirilak 17, irekiko dute Altzibar eta Jausoro auzoak elkartuko dituen zubia. Irekiera egiteko azken xehetasunak falta ditu zubiak. Martxoaren 30ean garabi bidez kokatu zuten zubia. Douglas pinuaren egurrarekin egin dute pasalekua eta autoklabe tratamendua eman diote. Zubiak 16 tona eta erdi pisatzen ditu garabiaren baskularen arabera. Pasabidea, berriz, Belgikan fabrikatu zuten eta Pasaiako portutik konboi berezi batean garraiatu zuten Azkoitiraino.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide