Denboraleagatik Azkoitia eta Zumarraga arteko errepide zati bat itxi dute

Denboraleagatik Azkoitia eta Zumarraga arteko errepide zati bat itxi dute

Arratsaldean erabat aldatu da eguraldia, eta haize bolada handiak eta zaparrada mardulak bota ditu. Hori dela eta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lur jausia izan da Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepide zatian, 18:30ak inguruan. Horrez gain, ur putzu handiak sortu ditu denboraleak, eta errepide zati bat itxi behar izan dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide