Maila aparta Floreagako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketan

50. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketa martxan da martxoaren 23az geroztik, eta joan den zapatuan, apirilak 13, Azkoitian egin zuen geldialdia. Txapelketaren laugarren jardunaldiko jaurtialdia jokatu zuten 62 partaidek Floreagako bolatokian, eta oso maila ona erakutsi zuten.

Lehen sailkatuak 65 euro jaso zituen; bigarrenak, 50 euro; hirugarrenak, 35 euro; laugarrenak, 20 euro eta bosgarrenak 10 euro. Seigarren sailkatuak, berriz, opari bat jaso zuen.

Hona hemen laugarren jardunaldiko sailkapena:

1- Alex Campos (Eibar), 7 txirlorekin.

2- Iñaki Caballero (Azpeitia), 6 txirlorekin.

3- Santos Muñoz (Azkoitia), 6 txirlorekin.

4- Javier Osoro (Elgoibar), 6 txirlorekin.

5- Ganix Rodriguez (Eibar), 6 txirlorekin.

6- Xabier Loiola (Elgoibar), 6 txirlorekin.

Bosgarren jardunaldiko jaurtialdia Eibarko Asola Berrin izango da datorren apirilaren 27an, 17:00etan.

Argazkiak: Mikel Urkia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide