Euskadiko batel txapelketa irabazi dute hiru azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2019ko api. 15a, 09:02
Zumaiako arraunlariak. (Argazkia: baleike.eus)

Zumaiako Telmo Deun traineruan aritzen diren arraunlari azkoitiarrek lan aparta egin dute Euskadiko batel txapelketako finalean. Lehen postuan sailkatu dira kadete mutilak, eta bigarren haur mailako neskak eta mutilak.

Euskadiko batel txapelketako finala jokatu zuten atzo, igandea, Legution. Azkoitiko arraunlariak Zumaiako Telmo Deun arraun elkartearekin lehiatu ziren, eta emaitza bikainak lortu dituzte guztiek ere. Unax Larrañaga, Manex Unanue eta Manex Azpillaga kadete mailan aritzen diren arraunlari azkoitiarrek Euskadiko txapelketa irabaztea lortu zuten, Tolosa, Isuntza eta Orioren aurretik.

Ezkerretik hasita, Manex Unanue, Manex Azpillaga. Eskuinetik lehena, Unax Larrañaga. (Argazkia: S. Andueza)

Haur mailan, bigarren

Lan ederra egin zuten haur mailako neska-mutilek ere. Haur mailako Jakes Larrañagak, Laia Aranbarrik eta Nahikari Galarragak bigarren postua lortu zuten Euskadiko Batel Txapelketan. Beraz, apirilaren 27 eta 28an Vigon (Galizia) jokatuko den Espainiako txapelketan izango dira kadete mutilak eta haur mailako neskak eta mutilak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide