Egoitza kalera gerturatzearekin «ados» udal taldeak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 14a, 11:50
San Jose egoitza.

Egoitza Kalera taldea udaletxean ordezkaritza duten alderdi poikitikoetako ordezkariekin bildu zen joan den ostegunean, apirilak 11, Elkargunean. Bileran bere ikuspuntua zein den azaldu zuen alderdi bakoitzak.

Joan den ostegunean Elkargunean Egoitza Kalera taldeko kideek eta Udalean ordezkaritza duten alderdietako kideek bilera egin zuten. Egoitza Kalerak Maxixatzeni adierazi dionez, guztiak egoitza kalera gerturatzeko ideiarekin «ados» agertu ziren. Halaber, Udaleko ordezkariek «bere gain» hartu zuten «hurbilketa lortzeko bideak urratzen hasteko konpromisoa».

«Udaletxean gaia aztertuko dute orain, eta hitz egindakoaren berri ematekotan gelditu dira», azaldu dute Egoitza Kalera taldeko kideek. «Herritar multzo handi bat horren zain egongo gara aurrerapausoak emango diren esperantzarekin», nabarmendu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide