Bilera Egoitza Kalerako kideen eta udal ordezkarien artean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 13a, 11:13
Egoitza Kalera taldeko kideak eta udal ordezkariak. (Argazkia: Sudupe)

Joan den ostegunean, apirilak 11, Egoitza Kalera taldeko hainbat kide eta udal ordezkariak Elkargunean bildu ziren.

Egoitza Kalera taldeko kideek 3.224 sinadura utzi zituen Udalean. Hainbat astez bildu zituzten sinadurak eta Udalean utzi zituzten. Orain aurrerantzean eman beharreko urratsak zein izan daitezkeen hitz egin zuten taldeko ordezkariek eta udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideek.

Taldeko hainbat kide eta Azkoitiko Udalean ordezkaritza duten zinegotziak elkartu ziren Elkargunean egindako bileran. EAJtik Sonia Vazquez zinegotzia, EH Bildutik Ainara Goenaga alkategaia eta Jon Ander Larramendi, Azkoitia Bai Herri Plataformatik Jose Joakin Etxaniz alkategaia eta PSE-EE alderditik Janire Igoa alkategaia bildu ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide