21. Korrika

Klika egin dute txikienek

Maxixatzen.eus 2019ko api. 11a, 18:23

Korrika txikia ez da egin Azkoitian eguraldi txarragatik, baina antolatutako ekintza desberdinak egin dituzte eta jendetzak egin du klika.

Herriko kaleak korrika zeharkatu ez badituzte ere, 17:00etatik aurrera jendetza elkartu da plazan Korrika txikirako prestatutako ekitaldietan parte hartzeko. Euskara plazara eraman dute ehundaka lagunek. Gure Eskuko kideek 50 litro txokolate prestatu dituzte opilekin batera jateko, eta minutu gutxian agortu da. Herriko plazako agertokian, berriz, Korrika txikiko mezua irakurri dute bi ikaslek eta ondoren bertsolariak, Mua Mua Dans koreografia lehiaketako irabazleen dantza ikuskizuna eta kantu saioa izan dira. Aurrean, berriz, jendetza izan dute txikienek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide