Zein da 'blastiau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

(Argazkia: Sportlife)

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'zopizertu' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'blastiau' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Blastiau hitzak esanahi bat baino gehiago du. Alde batetik jipoia eman esan nahi du, eta bestetik mozkorra harrapatu. 

Adibidez, honela erabiliko genuke jipoia eman diola esateko:

Azkoitiarrez: «Atzo gauin e sartu uan saltzan, ta blastiaute erten omen tzian».

Batuan: «Atzo gauean ere sartu huan saltsan, eta jipoituta irten omen zian».

 

Bestalde, honela erabiliko genuke mozkortu egin dela esateko:

Azkoitiarrez: «Zapaturo bezela tragoka hasi ta blastiaute jun nitzen etxea».

Batuan: «Zapaturo bezala tragoak edaten hasi eta mozkortuta joan nintzen etxera».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide