Hainbat literatur eta musika zale berreskuratutako liburuen eta diskoen azokan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 11a, 10:49

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka dago gaur, apirilak 11, herriko plazan.

Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak uzteko aukera dute bertan, eta baita azokan bertan dauden aleak erosteko ere. 13:30era arte egongo da zabalik berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide