Parke estalia egiteko lanak, martxan

Lurra egokitzeko lanekin ari dira Gaztanenean. (Argazkiak: Maxixatzen)

Martxan dira parke estalia egiteko lanak. Aste honetan hasi dituzte lanak Gaztanenea Hizkuntza Eskolaren alboko berdegunean, eta datozen hilabeteetan jarraituko dute.

2018. urtea amaitu aurretik, abenduan, Udalak herriko ikastetxeetako ikasleei galdetu zien nolako parkea nahi zuten Gaztanenea alboan. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore Eskolako HH5 eta LH1, LH2, LH3 eta LH4ko 742 ikasleek udalak proposatutako hiru aukeraren artean egin zuten aukeraketa. «Inklusiboa» izango da parkea eta «egokitutako jolasak» jarriko dituzte bertan, Udalak azaldu duenez.

Aste honetan hasi dira lurra egokitzeko lanekin. Parke estalia Xabier Munibe kalean egindako «hobekuntzen osagarri» dela adierazi dute Udaletik. Lau hilabete inguruko lanak aurreikusi dituzte Gamundi etxearen atzean. Urbabil 2000 S.L. enpresa arduratuko da lanez, eta 149.374,51 eurokoa izango da lanen kostua, BEZa barne.

Honako aukera honek irabazi zuen:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide