Osakidetzak abiatu duen ikastarorako lekua bete da

Maxixatzen.eus 2019ko api. 10a, 14:00

Bete egin da maiatzaren 9an eta 10ean 'Osakidetzako tramiteak online' egiteko KZguneak eskainiko duen ikastarorako zerrenda. Aurrerago, ordea, «ikastaro berriak» egingo dituztela jakinarazi dute Osakidetzatik.

Maiatzaren 9rako eta 10erako 'Osakidetzako tramiteak online' ikastaroan ezingo da izenik eman, lekuak bete egin baitira. 18:00etatik 20:00etara izango dira saioak.

Ikastaro berriak, «laster»

Osakidetzak jakinarazi du, ordea, «laster ikastaro berriak» egingo dituztela. Interesa dutenek Jausoroko anbulatorioan, KZgunean edota KZguneko 943 02 63 19 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena. Azkoitiko osasun etxeak herritarrak animatu nahi ditu Osakidetzaren webgunetik ordua hartzera eta osasun karpetak eskatzera. Modu horretan, pazienteak hainbat abantaila izango ditu bere osasun egoeraren jarraipena egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide