Ostiralean hasita, Bebarruko Jardunek Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko api. 10a, 10:05
Matadeixeko oholtza. (Argazkia: Ainhoa Beristain)

Datorren ostiralean, apirilak 12, hasiko dira Matadeixen 2019ko Bebarruko Jardunek. Kontzertuak, antzezlana eta ikus-entzunezkoak ikusteko aukera izango da hilabetez, maiatzaren 11ra arte.

Matadero Ekintzak taldeak osatu du Bebarruko Jardunek kultur ekintzetarako aurtengo karteldegia. Hamabi kontzertu, bost dokumental emanaldi eta antzezlan bat zuzenean jarraitzeko aukera izango da Matadeixen, datorren ostiraletik aurrera. Maiatzaren 11ra arte hamaika ekimenez gozatzeko aukera izango da, beraz.

Datorren ostiralean, apirilak 12, hasiko dira Bebarruko Jardunek Melomaniak zikloaren baitan. Atrapados por la serpiente dokumentala eskainiko dute 20:00etan, Matadeixen. Zuzendariek, gainera, aurkeztu egingo dute dokumentala. Emanaldia amaitu bezain laster, luntxa eta festa egingo dituzte DJ Beiruten eskutik. Apirilaren 16an, asteartea, Soduko Killer taldearen kontzertua izango da, Matadeixen, 21:30etik aurrera. Hurrengo egunean, berriz, Melomaniak zikloko bigarren emanaldia izango da. Grace Jones: Bloodlight and bami dokumentala ikusteko aukera izango da 21:30ean, Matadeixen.

Apirilaren 24an, asteazkena, Chasing Trane: The John Coltrane Documentari dokumentala emango dute Matadeixen, 21:30ean. Apirilaren 26an, ostirala, Negro eta Isasa taldeak igoko dira 21:30ean Matadeixeko agertokira. Apirilaren 28an, bestalde, Bebarruko Jardunek saiorako prestatutako antzezlana ikusteko aukera izango da Matadeixen. 19:00etatik aurrera, Exit: La de Emergencia antzezlana eskainiko dute, Matadeixen. Hileko azken egunean, apirilak 30, Paralux&Wilkinson, Kkopu, Ibonrg eta Katza taldeen kontzertuak izango dira 22:30ean, Matadeixen.

Maiatzean jarraituko du

Maiatzaren 1ean, asteazkena, Matangi, Maya, M.I.A. dokumentala izango da ikusgai 22:30etik aurrera, Matadeixen. Maiatzaren 3an, ordea, Matadeixetik Baztartxo Antzokira egingo du jauzi Bebarruko Jardunek, eta 22:00etatik aurrera Leto filma emango dute. Maiatzaren 8an, asteazkena, Lou: dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala emango dute, 21:30ean, Matadeixen. Halaber, dokumentalaren zuzendariek aurkezpena egingo dute Maiatzak 10ean, ostirala, Oswaldovi, Everest Magma, Sorotan Babies taldeen kontzertuak izango dira, 22:00etan, Matadeixen. Maiatzaren 11n, zapatua, amaituko dira aurtengo Bebarruko Jardunek, eta Riosenti eta Lumi taldeen eskutik kontzertuak izango dira, 22:30ean, Matadeixen.

Egitaraua osorik:

  • Apirilak 12, ostirala, Atrapados por la serpiente dokumentala, 20:00etan, Matadeixen. Ondoren, luntxa eta festa, DJ Beirutekin.
  • Apirilak 16, asteartea, Sudoku Killer taldearen kontzertua, 21:30ean, Matadeixen.
  • Apirilak 17 asteazkena, Grace Jones: Bloodlight and bami dokumentala, 21:30ean, Matadeixen.
  • Apirilak 24, asteazkena, Chasing Trane: The John Coltrane Documentari dokumentala, 21:30ean, Matadeixen.
  • Apirilak 26, ostirala, Negro eta Isasa taldeen kontzertuak, 21:30ean, Matadeixen.
  • Apirilak 28, igandea, Exit: La de Emergencia antzezlana, 19:00etan, Matadeixen.
  • Apirilak 30, asteartea, Paralux&Wilkinson, Kkopu, Ibonrg eta Katza taldeen kontzertuak, 22:30ean, Matadeixen.
  • Maiatzak 1, asteazkena, Matangi, Maya, M.I.A. dokumentala, 21:30ean, Matadeixen.
  • Maiatzak 3, ostirala, Leto filma, 22:00etan, Baztartxo antzokian.
  • Maiatzak 8, asteazkena, Lou: dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala, 21:30ean, Matadeixen.
  • Maiatzak 10, ostirala, Oswaldovi, Everest Magma, Sorotan Babies taldeen kontzertuak, 22:00etan, Matadeixen.
  • Maiatzak 11, zapatua, Riosenti eta Lumi taldeen kontzertuak, 22:30ean, Matadeixen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide