Aste Santuetarako egitaraua aurkeztu du Azkoitiak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 9a, 13:03
Juan Bautista Mendizabal, ezkerretik hirugarrena. (Argazkia: Aldundia)

Aste Santuetako eskaintza aurkeztu du gaur Azkoitiak Donostian, Hondarribiko, Segurako eta Pasaiako ordezkariekin batera. Juan Bautista Mendizabalek ordezkatu du Azkoitia.

Juan Bautista Mendizabal antolakuntza taldeko kidea izan da Azkoitia ordezkatzen. Aste Santuak duen «interes turistikoa eta erlijiosoa» azpimarratu ditu, baita Azkoitian hartzen duen «ukitu herrikoia» ere. 300 bat boluntariok parte hartuko dute ekimen ezberdinetan. «Azkoitiko Aste Santuaren liturgia beti nabarmendu izan da barneratze eta duintasun giro apartagatik. Zeremoniek balio sinbolikoa eta adierazkorra dute, batez ere ohitura polifoniko aberats batetik datozelako eta pasioaren antzezpenaren inguruan sortutako ondare historikoaren oinordeko direlako», azaldu du Mendizabalek.

Aste Santuaren une nagusia Ostiral Santu eguna izan ohi da Azkoitian. Bi prozesio ospatzen dira egun horretan. 18:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzarena, eta 21:30etik aurrera, Hilobirako Prozesio Santua. Intsentsu usaina, Chopinen hileta-martxaren doinuak, armatuen lantzen danbadak eta Aldalur konpositore azkoitiarraren Agur obraren musika jabetzen dira kaleez, herritarrek kandelak eramaten dituzten bitartean.

Aste Santua eta bisita gidatuak

Udalak urtero Aste Santuko ohiko egitarauaren osagarri, bisita gidatuak antolatzen ditu «Azkoitiko ondare historiko, artistiko eta kulturala balioan jartzeko». Hona hemen 2019ko Aste Santuetarako egitaraua:

Apirilak 14, Erramu igandea:

11:00etan, Erramu Bedeinkatzea Herriko Plazan, prozesioa eta meza nagusia.

 

Apirilak 18, Ostegun Santua:

12:30ean, bisita gidatua parrokian. Parrokiako eta Aste Santuko irudiak eskainiko dituzte.

17:00etan, meza Santa Klarako elizan.

19:00etan, Jesusen Afariaren Ospakizun Meza, parrokian.

21:00etan, otoitzaldia. Gau Gurtza egingo dute.

 

Apirilak 19, Ostiral Santua:

09:00etan, Eliza irekiko da gogoetarako eta bisitarako.

11:00etan, gurutze bidea.

12:30ean, bisita gidatua Azkoitiko gune historikoan. Parrokia aurretik abiatuko da.

16:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna, Santa Klarako elizan.

17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren Ospakizun meza.

18:30etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren Ospakizun prozesioa.

21:30ean, Hilobirako Prozesio Santua.

 

Apirilak 20, Pazko bezpera:

12:30ean, bisita gidatua, Intsausti Jauregian.

21:00etan, Pazko Gaubeila parrokian. Berpizkunde meza.

 

Apirilak 21, Igande Santua:

11:00etan, Pazko meza nagusia.

12:30ean, Bisita gidatua 'Inaziotar Azkoitia', Balda plazatik abiatuta.

 

Egitaraua egunez egun.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide