Asteazken honetan jaso beharko da Errigorako olioa

Maxixatzen.eus 2019ko api. 9a, 10:05

Nafarroako euskalgintza eta ekoizleak laguntzeko Errigoraren olio banaketa asteazken honetan, apirilak 10, egingo da Berdura Plazako Errigoraren lokalean.

Errigorako olioa eskatu zuten herritar guztiek, bihar, asteazkena, pasatu beharko dute olioa jasotzera Berdura Plazako Errigoraren lokaletik. Bertan banatuko dira kaxak, goizean, 11:30etik 13:00etara eta, arratsaldean, 18:00etatik 19:30etara. Ordainketa produktuak jasotzean egin beharko da.

Kontserbak maiatzaren 29an

Errigorako kontserben bila maiatzaren 29an pasatu beharko da leku beretik, ordu berean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide