Euskal Herriko Itzuliak Azkoitia zapalduko du azken etapan

Maxixatzen.eus 2019ko api. 9a, 09:52
Iaz ere Madariagatik pasatu zen Itzulia. (Argazkia: Maxixatzen)

Atzo, astelehena, Zumarragako erlojupekoarekin hasi zen Euskal Herriko Itzulia. Zapatuan izango da lasterketako azken etapa, eta txirrindulariak Madariagako errepidetik igaroko dira, Eibarrera iristeko.

Euskal Herriko Itzulia Azkoititik igaroko da aurtengo azken etapan. Zapatuko etapa Eibarren hasiko da 14:30ean, eta Eibarren amaituko da 17:30 inguruan. Tarte horretan, ordea, Madariagatik pasatuko da tropela.

Debatik etorriko da lasterketa eta Azurki igoko dute txirrindulariek, Madariagara iristeko. Madariagatik Azkarateko gainera jaitsiko dira txirrindulariak eta handik, Elgoibarrera. Antolatzaileen arabera, Azurkirko gainera 15:52-16:00 artean iritsiko da tropela, eta 15:54-16:03 artean, berriz, Madariagara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide