Pentsiodunak, duintasun eske

Maxixatzen.eus 2019ko api. 8a, 13:39
Pentsiodunak, Kontzejupean. (Argazkia: Jesus Mari Alberdi)

Euriak eta hotzak ez dituzte pentsiodunak kikildu. Astelehenero bezala plazan elkartu dira herriko pentsiodunak «duintasuna» eskatzeko.

Gaur, astelehena, Azkoitiko pentsiodunak Kontzejupean bildu dira, «pentsio duinak» eskatzeko. Dozenaka lagunek euriari eta giro freskoari aurre eginez, asteleheneroko elkarretaratzea egin dute, «pentsio duinak» karteltxoak eskuetan zituztela. Datorren astelehenean ere egingo dute elkarretaratzea, 12:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide