21. Korrika

Korrika txikia egingo dute ostegunean

Maxixatzen.eus 2019ko api. 8a, 09:29

Datorren ostegunean, apirilak 11, Korrika txikia egingo dute Azkoitian herriko hiru eskoletako ikasleek. 16:30ean abiatuko da lasterketa, Floreaga Ikastetxea eta Xabier Munibe Ikastola lotzen dituen errepidetik.

16:30ean ikastetxeetatik abiatuta, Zuazola kaletik Auzmendi Bidera sartuko da Korrika txikia. Handik, Trino Uria kalera sartuko da eta lekukoa eskuz-esku pasaz, Balda plazatik Plaza Berrira joango dira ikasleak. Ibilbidea plazan amaituko dute, eta bertan egingo dute amaiera ekitaldia. Mezu irakurketa, bertsoak eta Korrika Batzordeak antolatutako koreografia lehiaketako irabazleen dantza erakustaldia izango da.

17:00etatik aurrera, berriz, Enara Arozenak gidatuta, kantu saioa egingo dute plazan. Musika jarriko dute eta txandaka neska-mutilak agertokira igoko dira kantak abestera. Festari amaiera emateko, txokoladata egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide