Herri kirol munduak Goenatxo II.a omendu du

Maxixatzen.eus 2019ko api. 7a, 11:11

Herri kirol munduaren omenaldia jaso zuen Juan Joxe Unanue 'Goenatxo II.a'-k atzo, zapatua, Gurea pilotalekuan. Euskal Herri osotik etorri ziren hainbat herri kirol zale Goenatxoren omenaldian parte hartzera.

Jaialdiaren hasieran, Goenatxo II.aren marka garrantzitsuenak aipatu zituzten. Eta ondoren, hogeitaka harri-jasotzailek eta beste sei bat aizkolarik beren erakustaldiak egin zituzten, harria jasotzen eta aizkoran.

 Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide