Arabako bi herri bisitatu dituzte 93 erretiratuk

Atzo, osteguna, Arabako Artziniega eta Laudio herriak bisitatu zituzten herriko 93 erretiratuk, Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak antolatuta. Giro onean pasatu zuten eguna.

08:30ean abiatu ziren Artziniegara. Han hamarretakoa egin, eta ondoren Laudioko jatetxe batean bazkaldu zuten. Sarreran entsalada nahasia, piperrak onddo saltsarekin eta kroketak jan zituzten. Ondoren, bakailaoa piperrekin eta entrekota. Bukatzeko, berriz, postrea eta kafea hartu zituzten. Azkoitira 20:30ak aldera itzuli ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide