Gipuzkoako Enpresa Txiki eta Ertainen Saria jaso du Ibarmia enpresak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 4a, 14:01
Koldo Arandia saria jasotzen. (Argazkia: Gipuzkoako Ganbera)

Gipuzkoako Ganberak Ibarmia enpresaren lana aitortu du, «euskal enpresaren balioekin bat egiten duelako». Joan den martxoaren 29an, XXVII. Enpresa Sariak banatu zituen Gipuzkoako Ganberak Donostian, eta Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) saria eskuratu zuen Ibarmia enpresak.

Gipuzkoako Ganberak XXVII. Enpresa Sariak banatu zituen joan den ostiralean Gipuzkoako Ganberaren egoitzan, eta Ibarmia enpresak Gipuzkoako industria Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) saria lortu zuen. Koldo Arandia enpresako zuzendariak jaso zuen saria. Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Azpiegitura kontseilaria eta Sonia Perez Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo kontseilaria sari banaketan izan ziren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide