21. Korrika

Zozkatu dituzte 21. Korrikaren Azkoitiko kilometro zatiak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 3a, 21:08
Korrikako zozketa egin den unea. (Argazkia: Maxixatzen)

Gaur, asteazkena, egin dute 21. Korrikako Azkoitiko kilometro zatien zozketa, Elkargunean. Kilometroa erositako eragileetako ordezkarien eta AEK-ko lagunen artean egin dute zozketa, 19:00etan.

Guztira, azkenean, herriko 23 eragilek izango dute kilometroa edo zatia Azkoitian, eta 16 kilometro edo zatitan banatuta egingo dute korrika. Elgoibartik iritsiko da Korrikaren lekukoa, eta elgoibartarren eskutik jasotzen lehenak izango dira Ama Madalen lagun taldekoak; Azkarateko tunelaren irteeran jasoko dute. Azkoititik Azpeitira joango da 21. Korrika, eta Azkoitiko Udaleko ordezkariak arduratuko dira 46 minutuz azkoitiarrek indartsu astindutako lekukoa azpeitiarrei emateaz.

Ibilbidea «motz» gelditu zaiela azaldu dute AEK-ko arduradunek, kilometro zatiak baino talde, eragile eta norbanako gehiagok erosi baitu kilometroa. Halere, «berri pozgarria» dela adierazi dute eta datozen urteetako edizioetarako kontuan izango dutela aurreratu dute.

Hona hemen kilometroen zozketak emandakoa:

1930A zatia - Ama Madalen (Azkarateko tunelaren irteeran, 08:35ean)

1930B zatia - Azkoitri Triatloi Kluba (Madarixako bidegurutzea, 08:35ean)

1931A zatia - Muxuxo lagun taldea (Azkarateko zubiaren hasieran, 08:41ean)

1931B zatia - Herrixen Dendaixen Elkartea (Azkarateko aurreratzeko erreia, 08:41ean)

1932A zatia - Beñat Plazaola eta Iraitz Korta bikotea (2500 metroko kartelean, 08:47ean)

1932B zatia - Txintxarri Lokala (Olasoko bidegurutzea, 08:47ean)

1933A zatia - Alai Batza (Zulueta parean, 08:53ean)

1933B zatia - Iraurgi Abesbatza (30. kilometro parean, 08:53ean)

1934 zatia - Matadeixe (Baztarrikaldeko biribilgunean, 08:59ean)

1935 zatia - Floreaga Ikastetxea (Teklan, 09:01)

1936A zatia - Xabier Munibe Ikastolako komunitatea (Eskolen bidegurutzean, 09:03ean)

1936B zatia - Um Blem Ble elkartea (X. Munibe atzeko biribilgunea, 09:03ean)

1937A zatia - Umore Ona elkartea (Norde baserrirako bidegurutzean, 09:05ean)

1937B zatia - Anaitasuna futbol taldea (Haurreskolako bidegurutzean, 09:05ean)

1938 zatia - Azkoitiko AEK (Trino Uria kaleko zubiaren amaieran, 09:07ean)

1939 zatia - Erniarraitz Bertsozale Elkartea (Eroski txikiaren parean, 09:08ean)

1940 zatia - Biharko-San Jose Egoitza (Eliz atarian, 09:10ean)

1941 zatia - Bizilore Eskola Aktiboa (Liburutegiaren parean, 09:12ean)

1942 zatia - Maxixatzen Euskaldunon Elkartea (Intsaustiko bidegurutzean, 09:13ean)

1943A zatia - Azkoitia BHI (Etxe Zuri baserriaren aurreko bidegurutzean, 09:14ean)

1943B zatia - Izarraitz Lanbide Heziketa (Etxe Zuri alboko biribilgunean, 09:14ean)

1944 zatia - Basokerrak lagun taldea (Txiki-Golf parean, 09:18ean)

1945 zatia - Azkoitiko Udala (Santutxoko etxetxoan, 09:21ean)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide