3.224 herritarren sinadurak Udalean utzi ditu Egoitza Kalera taldeak

Maxixatzen.eus 2019ko api. 3a, 17:00
Egoitza Kalera taldeko kideak, udaletxean. (Argazkia: Egoitza Kalera)

Azken hilabeteetan kaleak jasotako sinadurak udaletxean utzi ditu Egoitza Kalera plataformak gaur, apirilak 3. San Jose Egoitza herrira hurbiltzearen aldeko 3.224 sinadura bildu ditu taldeak.

Gaur goizean Egoitza Kalera plataformak utzi ditu udaletxean, azken hilabetean kalean jasotako 3.224 sinadura. Halaber, hurrengo ostegunean, apirilak 11, plataformak Elkargunean egingo duen bilerara biltzeko gonbidapena luzatu die udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei. Elkarguneko bilera 18:00etan egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide