'Pájaros de verano' eta 'Dumbo' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Datorren asteburuan, 'Pájaros de verano' eta 'Dumbo' filmak eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian.

Ostiralean, hilak 5, Pájaros de verano' ikusi ahal izango da Zine Forumaren baitan, 22:00etan.

Larunbatean, 22:00etan, eta igandean, 17:15ean eta 19:30ean, 'Dumbo' filma emango dute, 7 urtetik gorakoentzat. 5 euro ordaindu beharko da emanaldi bakoitzean. Astelehena ikuslearen eguna izango da, eta 20:00etatik aurrera 'Dumbo' filma ikusteko aukera izango da 3 euroan. Ikusi bi filmen aurrerapen bideoak:

Pájaros de verano filma:

Dumbo filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide