Aldaketak Azpeitia-Ermua eta Azkoitia-Tolosa autobus zerbitzuen ordutegietan

La Guipuzcoanak eta Lurraldebusek jakinarazi dute UK05 eta UK02 autobus lineek aldaketak izango dituztela gaurtik aurrera.

Gaurtik aurrera, apirilak 1, aldaketak izango dira Azpeitia-Ermua (UK05 linea) eta Azkoitia-Tolosa (UK02 linea) autobus zerbitzuen ordutegietan. Horrela jakinarazi dute La Guipuzcoana autobus enpresak eta Lurraldebusek.

Azpeitia-Ermua linean, hauek dira ordutegi aldaketak:

- 10:45ean, 15:45ean eta 16:45ean Azpeititik Ermura abiatzen ziren linea aurrerantzean Eibarrera bakarrik iritsiko dira.

- Ermuan 11:40ean, 16:40ean eta 17:40ean abiatzen ziren autobusak ez dira aurrerantzean Ermutik aterako. Horren ordez, Eibarren irtengo dira Azpeitirako autobusak, 11:45ean, 16:45ean eta 17:40ean.

- Ermutik Azpeitirako zerbitzu guztien ordutegiak bi minutu aurreratuko dira Eibarko, Elgoibarko eta Azkoitiko geltokietan.

Azkoitia-Tolosa linean, hauek dira ordutegi aldaketak:

- 09:00etan Azkoititik Errezilera irteten zen zerbitzua kendu dute. Aurrerantzean Azpeititik abiatuko da zerbitzua, 09:10ean.

- Orain arte Azkoititik Tolosara 13:55ean irteten zen zerbitzua hamabost minutu atzeratu dute, eta 14:10ean irtengo da gaurtik aurrera.

- Tolosatik Azkoitira 15:05ean irteten zen zerbitzua ere atzeratu egin dute eta orain 15:15ean izango da.

- Zapatuetan, urte osoan, hiru zerbitzu eskainiko dituzte Azkoititik Tolosara (07:00etan, 09:00etan eta 12:00etan), eta beste hiru Tolosatik Azkoitira (08:00etan, 10:00etan eta 12:00etan).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide